Puntu eta bereiz edo puntua eta beste aldera pasarte baten amaieran idatzi beharreko puntuazio-marka, hurrengo lerrora pasa eta pasarte berri bati hasiera emateko. Ohikoa da, aldi berean, puntu…
Denotazioak hitz, esaldi edo testu baten esanahi literal edo hitzez hitzezkoari egiten dio erreferentzia. Hala, diskurtsoa denotatiboa dela esango dugu, adierazi nahi dena hitzez hitz testuan aipatzen denarekin bat badator, ñabardura, interpretazio edo zalantzarik gabe. Konnotazioak, berriz, esanahi literal horri gainjartzen zaizkion esanahi inplizituak, subjektiboak eta emotiboak, biltzen ditu. Beraz, diskurtsoa konnotatiboa izango da, hitzen esanahi literalen atzean beste esanahi bat dagoenean, adibidez metafora bat erabiltzen denean. Adibidez, "eguzki" hitzaren esanahi denotatiboa zeruko izarra da, baina "nire eguzkia" esaten denean, norberarentzat oso garrantzitsua den beste pertsona bat adierazten du, modu konnotatiboan.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.