Literaturan, narratzailea istorioaren haria kontatzen duena da, narrazioaren hizlaria. Narratzailea eta idazlea kontzeptu desberdinak dira: idazlea idazlana idatzi egiten duena da, baina idazlana osatzerakoan kontakizuna narratzailearen esku uzten…

Ilusio erreferentziala, erreferentziaren ilusioa edo ilusio mimetikoa fizkiozko lan bat erreala balitz bezala osatu eta interpretatzea da. Ohikoa sentsazioa da eleberri baten irakurleen edo film baten ikusleen artean, eleberriaren edo filmaren barruan balira sentitzen direnean alegia. Fizkioa osatzerakoan, anitz dira ilusio erreferentziala sortzeko narratzaileak dituen baliabideak, hala nola deskribapen zehatza, fikziozko mundu bat osatzea, toki errealetan kokatzea edo pertsonaien jarraipen etengabea egitea. Roland Barthesek sortu zuen kontzeptua, erregistro denotatiboak erreala adierazten duela dirudien arren, finean irakurlearengan efektu konnotatiboa eratzen duela baieztatuz (ikus, denotazioa eta konnotazioa) , eta hortik errealitatea modu errealean islatzen ari delako irudipena ilusio hutsa izatea.
Erreferentziak
Discurso Filisofico y mermeneusis, 79. orr.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.