Rashomon efektua gertakari baten kontaketen eta balorazioen subjektibotasun eta aniztasuna azaldu eta planteatzen duen fenomeno bat da. 1950eko Akira Kurosawaren Rashomon filmetik hartzen du izena, non bortxaketa eta…

Demostrazio-efektua, erakuste-efektua edo erakuspen-efektua kontsumitzaileek euren kontsumoa ingurukoen eta baita goragoko beste klase sozial bateko kontsumo handiagoarekin berdintzeko izaten duten joera da, imitazio hutsez, bere preferentzia indibidualak alde batera utziz eta beste horien preferentziak bereganatuz, euren aberastasuna eta ongizatea haien parekoak direla erakutsi nahian. Hipotesi hori James S. Duesenberry (1918-2009) estatubatuar ekonomilariari zor zaio. Influencer eta marka-enbaxadoreen zereginak efektu horri begira bideratzen dira, haiek iragartzen duten produktu edo zerbitzuaren kontsumoa inplizituki errenta eta estatu sozial handiagokoa izatea dakarrela agerian uzteko.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.