Demokrazia parte-hartzailea


KategoriakPolitika

Demokrazia parte-hartzailea erregimen demokratiko batean demokrazia sendotzeko herritarren parte-hartzea sustatu eta bultzatu egiten duten ekimenen multzoa da. Kontzeptu politiko lausoa da, interpretazio aski desberdinak biltzen dituena bere baitan. Alde batetik, demokrazia ordezkatzailearen osagarri gisa erabili da, herritarrek politikan parte hartzeko duten eskubidea zuzenean garatu eta politikariak eta horien jarduna kontrolatzeko. Beste alde batetik, zuzeneko demokraziarekin ere lotu eta horren ia sinonimotzat ere hartu izan da, demokrazia ordezkatzailearen alternatiba gisa, politikarien bitartekotza baztertze aldera. Ildo batetik zein bestetik, demokrazia parte-hartzailearen tresna behinena erreferenduma dela esan daiteke, non herritarrek euren iritzia ematen duten gai jakin bati buruz, baino haratago ere joan beharko litzateke, politikak eta horien kontrola gardentasunez bermatuz, politikari eta kudeatzaileen arteko harremanak iraunkor bilakatuz eta abar. Nabarmendu behar da gainera, demokrazia parte-hartzailea ez dela soilik herritarrek indibidualki garatu behar duten eskubide bat; izan ere, eskubide kolektiboa ere bada, eta gizarte zibila osatzen duten erakunde eta elkarteen bitartez ere bideratu behar dela. Hala eta guztiz ere, demokrazia parte-hartzaileak baditu arriskuak ere, maiz herritarren zuzeneko parte-hartzea erregimen diktatorial eta autokratikoak justifikatu eta sendotzeko ere erabili izan delako, pluralismo politikoaren aurka.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, participatory democracy; gaztelaniaz, democracia participativa.

Ikus, gainera

286 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.