Botere exekutiboa edo botere betearazlea botere banaketak ezartzen dituen hiru botereetako bat da, botere legegilearekin eta judizialarekin batera. Botere exekutiboaren zereginak botere legegiletik ezarritakoa bete eta aplikatzea da,…
Demarkia edo estokokrazia ordezkari politikoak zozketaz hautatzen dituen sistema politikoa da. Lehen aldiz Antzinako Grezian asmaturiko sistema izan zen: Atenasen soilik zoriz aukeraturiko 500 kideko kontseilu batek oniritzia ematen zuenean biltzen zen asanblada (hau bai, organo demokratikoa zen, non herritar guztiak biltzen ziren) dekretuak eta bestelako erabakiak hartzeko, nomotethai zozketaz 1001 kidek osaturiko organo legegileak ziren, eta dikasteria edo herri epaitegiak zozketaz 501, 1001 edo 1501 kidek osatzen zuten.
Demokraziaren aldean, demarkiak botere metaketa eragotzi egiten du, bereziki gobernu-organoak aldi baterako eta zeregin ezberdinekin osatzen badira. Isonomia edo berdintasun politikoa areago bermatzen duen sistema ere bada.
Erreferentziak
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.