Dekadentzia (latinezko de- eta cadere hitzetatik, "erori"), estilo artistiko edo kultura mugimendu baten loraldia edo goren unearen amaitu, gainbehera hasi eta desagertu arte (berpizten ez bada) gertatzen den garai historikoa da. Dekadentzian dagoen estilo bati jarraiki iraun eta sortu diren lanak dekadenteak direla esaten da. Dekadentziaren arrazoiak estiloaren gehiegizko errepikapena eta mode berriei bide eman nahi izatea (ikus, abangoardia artistikoak).
Dekadentzia terminoa nazio eta inperioei buruz ere baliatzen da, nazio eta inperio horien gainbehera gertatzen den garaia izendatzeko.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, decline; gaztelaniaz, decadencia, declive.
Loturiko artikuluak
Modernismoa (artea)Artikulu honek modernismoa adiera zabalean azaltzen du, filosofian dituen sustraiak eta artean duen islada bilduz. Modernismo terminoak, ordea, adiera espezifikoagoak baditu: Modernismoa literarioa, modernismoaren printzipioei jarraiki garatu zen…
TransgresioaTransgresioa arau, erregela, edo printzipio baten urraketa da, horiek gainditzea (hortik trans- aurrizkia). Terminoa arlo juridikoan, lege eta arau juridikoen urraketa adierazteko; moralean, ohitura eta printzipio moralak gainditzeari…
Abangoardia artistikoakAbangoardia artistikoak edo abangoardismo artistikoa XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendean zehar sortutako joera artistiko berritzaileak dira, artea egiteko aurreko moldeekin hautsiz eta arte kritika akademikoari aurre eginez, eta publikoan txundidura…