Turismo-eskaintza edo eskaintza turistikoa eremu geografiko jakin batean bisitariaren esku jartzen diren ondasun, zerbitzu, baliabide eta azpiegituren multzoa da, bisitari horien gozamenerako. Ikus, gainera Eskari turistikoa
Deflazioa prezioen jaitsiera orokorra eta iraunkorra da, inflazio negatiboa alegia. Deflazioa kontsumitzailearentzat mesedegarria dela irizten bada ere, prezioak txikiagoak izanda, bere erosteko ahalmena handiagoa izango delako, deflazioa egoera ekonomiko orokorra atzera egitea ekartzen du, langabezia goitituz eta kontsumoa gutxituz. Izan ere, hasiera batean prezio merkeekin gehiago erosten bada ere, epe ertainera prezio jaitsiera berrien perspektibak erosketak atzeratzea eta kontsumo murriztea ekarriko du.
Hainbat arrazoirengatik gerta daiteke deflazioa, baina funtsean denak gainprodukzioagatik gertatzen dira, eskaintza handiegia izateagatik eta eskaria murritzagatik alegia: eskaintza gehiegizkoa denez, dagoen eskariari buruz, enpresek (eta partikularrek ere bai, higiezinen kasuan adibidez) euren produktuen prezioak jaitsi behar dituzte produktuak saldu ahal izateko, deflazioa eraginez hartara; eskaria murrizten denean prozesu berdin garatzen da, baina eskaria txikiegia delako eskaintzen diren produktu guztiak hartzeko. Arrazoi orokor horretara daramaten beste arrazoi batzuk badaude:
Deflazioa abiarazten duten arrazoiak positiboak izan daitekeen arren, produktibitatea gehitzeagatik esaterako, behin deflazioa abiatuta, hori geldiaraztea problematikoa da, kiribil deflazionista edo espiral deflazionista izeneko gurpil zoroa sortzen baita. Kontsumitzaileek, prezioak jaitsiko direla jakinik, erosketak atzeratu egingo dituzte; horren ondorioz, enpresek euren produkzioa murriztu eta langileak kaleratzen dituzte; familien errenta murriztu egiten da ondorioz, eskaria berriz ere gutxituz, enpresak produkzioa berriz ere jaitsi beharra ekarriko duena berriz ere. Horrela, deflazioaren ondorioak mozkinen jaitsiera, kaleratzeak, kontsumo-jaitsierak eta desinbertsioak.
Deflazioari aurre egitea zaila bada ere, soluzio ohikoenak diru-eskaintza handitzea eta interes-tasak murriztea da, horretarako muga finko bat dagoen arren, interes-tasa ofizialak ezin baitira 0-tik behera jaitsi.
Historian, deflazio-aldiak Industria Iraultzan, produktibitatearen gehikuntzarekin loturik, eta Depresio Handian, 1929ko kraxaren ondoren, izan ziren.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.