Ekonomian, defizita gertatzen dela esaten da diru sarrerak, zentzu zabalean, irteerak baino handiagoak direnean. Superabita berriz, sarrerak irteerak baino handiagoak direnean gertatzen da. Defizita eta superabita ez dira galera eta irabazi edo mozkinekin nahastu behar; hain zuzen ere, galerak eta irabaziak gastuekin, kostuekin, ondare gutxitze eta gehitzeekin daude loturik eta ez defizita eta superabita eragiten dituzten diru-irteerekin.
Orokorrean irizten da defizita egoera kaltegarria dela, sarrerak ez direlako nahiko irteerak estaltzeko, eta defizitean dagoena nolabait zorretan geratzen delako. Superabita berrizo onuragarria da orokorrean, sarrerekin irteerak estali eta gainera soberakina sortzen delako, aurreztu edo beste eragiketa ekonomikoak finantzatzeko erabil daitekeelako.
Defizit eta superabit kontzeptuen aplikazioa zabala da ekonomian: aurrekontu bat gauzatzean adibidez, gastuak diru-sarrerak baino handiagoak direnean defizita dago, eta alderantziz superabita izango da. Aurrekontu oreka izango da sarrerak eta irteerak berdinak direnean. Nazioarteko merkataritzan inportazioak esportazioak baino handiagoak direnean dago merkataritza-defizita, eta esportazioak inportazioak baino handiagoak direnean, merkataritza-superabita.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Merkataritza-balantzaEkonomian, herrialde bateko merkataritza-balantza edo balantza komertziala esportazioak ken inportazioak zenbatekoa da. Merkataritza-balantza positiboa denean (esportazioak inportazioak baino handiagoak direnean alegia), merkataritza-superabita dagoela esaten da; negatiboa denean (inportazioak…
Aurrekontu defizitaAdministrazio publiko jakin batean edo horien osotasunean, aurrekontu-defizita gastuak sarrerak baino handiagoak direnean gertatzen den egoera da, gastuei sarrerak kenduz zehaztu eta kalkulatzen dena. Administrazio publikoen osotasunari buruzkoa…
Aurrekontu oreka (aurrekontu orekatua)Aurrekontu-oreka aurrekontu batean sarrerak eta irteerak edo gastuak berdindu egiten diren egoera finantzarioa da, defizit edo superabitik sortu gabe. Aurrekontuan oreka dagoenean, aurrekontu orekatua dagoela esaten da. Egoera…