Aurrekontu oreka (aurrekontu orekatua)


KategoriakEkonomia

Aurrekontu oreka aurrekontu batean sarrerak eta irteerak edo gastuak berdindu egiten diren egoera finantzarioa da, defizit edo superabitik sortu gabe. Aurrekontuan oreka dagoenean, aurrekontu orekatua dagoela esaten da. Egoera ekonomiko guztietan estatuko aurrekontu publikoetan oreka lehenesteak, defizita egon ez dadin eta zor publiko berririk ez sortzeko, efektu kaltegarriak izan ditzake hazkunde ekonomikoan; hain zuzen, aurrekontu publiko oparo batek, oreka ez badu ere, ekonomia suspertu eta krisi ekonomiko batean sor daitezkeen larrialdi sozialak apal ditzake krisialdi ekonomiko batean.

Beste hizkuntzetan (aurrekontu orekatua): ingelesez, balanced budget; gaztelaniaz, presupuesto equilibrado.

 

180 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.