Ekonomian, defizit ziklikoa krisi, motelaldi edo atzeraldi ekonomikoetan gertatzen den defizit publikoaren handitzea da, aurrekontuetan aurreikusitakoa baino handiagoa. Jarduera ekonomikoaren beherakadatik zerga gutxiago jaso eta besteak beste langabetu eta babesgabeei subsidio eta bestelako prestazio publikoak zabaltzeagatik gertatzen da. Defizit ziklikoaz aparte, defizit publikoaren beste osagaia egiturazko defizit edo defizit estrukturala da.
Loturiko artikuluak
Errezesioa (atzeraldi ekonomikoa)Errezesioa, atzerakada ekonomiko, atzeraldi ekonomikoa edo gibelaldi ekonomikoa jarduera ekonomiko orokorrean gertatzen den gainbehera iraunkorra da, Barne Produktu Gordinean, errentan, enpleguan, industria ekoizpenean eta txikizkarien salmentan islatzen dena.…
Krisi (krisialdi) ekonomikoakKrisi ekonomikoak edo krisialdi ekonomikoak herrialde batzuetako ekonomian gertatzen den beherakada ekonomikoa da, epe ertain edo luzerakoa, Barne Produktu Gordinaren, hots, herrialdeko produkzioaren eta errentaren hazkundearen beherakada, goraka doan langabezia…
Defizit publikoaDefizit publikoa herrialde bateko administrazio publikoetan epe jakin batean, normalean urtebetean, gastuak diru sarrerak baino handiagoak direnean gertatzen den egoera da (ikus, gainera, defizita). Superabit publikoa, aitzitik, sarrerak…