Defizit teknologikoa (teknologia-defizita)


KategoriakEkonomia

Herrialde batean defizit teknologikoa edo teknologia-defizita dagoela esaten da, herrialde horrek teknologia propioa beste herrialdeek baino maila txikiagoan garatzen duenean eta beste herrialdeetatik teknologia edo horren inguruko ezagutza behar den neurrian eta abiadan inportatzen ez duenean. Defizit teknologikoak herrialdeko berrikuntza eragotzi, produktibitatea moteldu eta herrialdearen lehiakortasuna kolokan jartzen du. Defizit teknologikoari aurre egiteko, goi mailako hezkuntza eta ikerkuntza eta garapena sustatzeko politikak bultzatu eta teknologia transferentzia bideratuko duten nazioarteko lankidetza-akordioak landu behar dira.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, technological gap; gaztelaniaz, déficit tecnológico.

175 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.