Datu taldekatuak


KategoriakEstatistika

Datu taldekatuak aldagai estatistikoari dagozkion kategoria, modalitate, balio, klase edo tartetan bildutako datuak dira, hots, maiztasun-taula batean bilduta daudenak. Adibidez, unibertsitateko ikasleen artean egiten ari diren gradua galdetuta (h: humanitateak, z:zientziak), erantzunak, datu isolatuak alegia, hhzzzzhzhzhhzz badira, datu taldekatuak hauek lirateke:

Gradu mota   Ikasleak

Humanitatea    6
Zientziak         8

Guztira          14

Datu taldekatuen beste adibide bat hau izan daiteke, aldagai kuantitatibo bati buruz,  haur-eskola bateko haurren adinei buruz:

Adina   Haurrak

3                25
4                22
5                26

Guztira      73

Azkenik, datuak klase-tartetan ere taldekatu daitezke; adibidez, ikasle batzuen nota taldekatuak hauek izan daitezke (ikus, gainera, histograma):

Nota      Ikasleak

7-8           12
8-9           22
9-10          18

Guztira     52

Datuak taldekatuak formula estatistikoak (batezbestekoa, desbideratze estandarra, ...) kalkulatzeko modua aldatu egiten dela aintzat behar da, datu isolatuen ordez aldagaiaren balioak eta horien maiztasunak ditugulako eskuartean.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, grouped data; gaztelaniaz, datos agrupados.

 

 

 

226 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.