Datu-matrizea edo datuen matrizea datu multzoa adierazteko modu bat da, datu guztiak zerrendatzen dituena, matrize moduan, ohikoan jaso edo aztertutako elementuen datuak errenkadetan jartzen dituena, eta jaso edo behatutako aldagaiak zutabeetan jartzen dituena. Horrela, gelaska jakin batean agertzen den balioa elementu jakin batek aldagai jakin batean hartzen duen balioa izango da.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, data matrix; gaztelaniaz, matriz de datos.
Loturiko artikuluak
Korrelazio-matrizeaEstatistikan, korrelazio-matrizea aldagai-multzo bateko aldagai-bikoteen arteko korrelazio-koefizienteen zerrenda da, matrize batean ordenaturik, korrelazio bakoitzeko aldagaiek dagokion errenkadak eta zutabeak ematen dutelarik. Korrelazio-matrizeak simetrikoak dira (berdinak dira x aldagaiaren…
Datu-arazketaDatu-arazketa, datu-garbiketa edo datu-depurazioa datu-multzo batean egon daitezkeen akatsak zuzendu eta, zuzendu ezin diren kasuetan, ezabatzeko prozesua da. Akatsez gainera, datu-arazketak bikoiztasun edo errepikapenak ezabatu eta osatu gabeko…
Datu bigunakDatu bigunak elkarrizketa, testigantza, jarrera-inkesta edo izaera subjektibo nabarmena duen lehen mailako iturrien bidez jasotako datuak eta informazioak dira, eta, beraz, zuzeneko behaketaren bidez bildutako datuen fidagarritasuna ez…