Eraikuntza soziala errealitate bat eratzeko dugun modua da, errealitate horren ezaguera indibidualetik eta beraz subjektibotik errealitate sozial eta beraz objektiboa izatera heldu arte. Prozesu horren bukaeran sortzen den…

Darwinismo soziala XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen hasieran garatutako teoria soziologiko eta politiko eboluzionista da, Darwin-en hautespen naturalaren teoria eratorritakoa, zeinaren arabera gizartearen bilakaera eta aurrerapena indibiduo, gizatalde, klase sozial eta arraza jakin batzuek beste batzuen gainetik lortutako arrakastaren bitartez (biziraupena, lorpen ekonomikoak, efizientzia, ...) gertatzen den. Egun, guztiz bazterturik dagoen teoria da, iDarwin-en hautespen naturala fundamentu zientifikorik gabe gizartera zabaltzen duelako, ahaztuz esaterako Darwin-en teoria ingurunerako moldaerari buruzkoa dela, eta ez duela zerikusirik ustezko aurrerapenarekin. Darwinismo soziala eugenesia izeneko teoria eta praktika pseudozientifikoaren oinarrian egon zen, eta nazismoak guztiz besarkatu zuen bere proiektu politikoa justifikatzeko. Darwinismo sozialaren aldezle nagusia Herbert Spencer filosoof ingelesesa (1820-1903) izan zen.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.