Eugenesia (definizioa)


KategoriakAntropologia

Eugenesia gizaki eta gizateriaren hobekuntza genetikoa garatzen duten metodo ustez zientifikoen multzoa da. Terminoa Francis Galton zientzialariak asmatu zuen 1883 urtean, eta etimologiaz "herentzia ona" esan nahi du. Galton Charles Darwinen lehengusua zen eta eta haren teoriak aplikatu nahi izan zituen gizakiaren ahalmenak, zentzu zabalean, hobetzeko. Beraz, eugenesia darwinismoan oinarritzen da, zehazkiago darwinismo sozialean, darwinismoa gizartera zabaldu nahi lukeen teoria sozialean hain zuzen. Aldi berean garai hartan garatzen ari ziren genetikan, antropometria eta bioestatistikan oinarritu zen, baina baita ere garaiko nazionalismoaren, arrazismoa eta beste ideologia totalitarioen elementuak bereganatuz eta haiekiko sinbiosian. Hain zuzen, baiezta daiteke eugenesia elementu zientifikoz hornitu eta apaindutako ideologia dela, gizatalde batzuk ugaldu eta beste batzuek deuseztu nahi dituena, haien jatorri, arraza, ezaugarri fisiko eta patologia mental eta fisikoei buruz. Horrela, eugenesiaren helburua buruko asaldurak, atzerapen mentalak, adikzioak eta portaerak sozialki desegokiak hautapen genetikoaren eta gizaki "desegokien" esterilizazioaren bitartez desagerraraztea izan zen, gaitz horiek genetikoki zabaltzen zirela sinetsirik, gaur egun ideia horiek zientziatik kanpo daudela frogatu bada ere. Eugenesiaren goraldia XX. mendearen lehen hamarkadetan gertatu zen. Naziek buruturiko genozidioa eugenesiaren aplikazio zorrotza besterik ez zen izan, ariar arraza nagusitze aldera.

276 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.