Damaskinatua


KategoriakArtea

Burdin Aroko ezpata, damaskinatuz apaindua.

Damaskinatua urrezko edo zilarrezko hariak metalezko objektuetan egindako zirrikitu bihurrietan eta marrazkietan sartuz sortzen den apaindura da. Siriako Damasko hitzetik dator hitza, han eta orokorrean Erdi Aroko kultura islamdarrean gailendu zelako artea, bereziki Al-Andalusen, eta horren baitan Toledo hirian. Hala ere, Antzinako Egipton eta Grezian ere egiten zen. Aro Garaikidean, XIX. mendetik, damaskinatugintza ospetsua garatu zen Eibarren, han ekoizten ziren armak apaintzeko, Eibarko artisau batzuk Toledo hirian arte hori ikasi eta gero.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, damascene work; gaztelaniaz, damasquinado.

205 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.