Oinplano zentrala eraikin bateko espazio eta haien arteko mugen antolamendu zentral edo simetrikoa da (edo ia zentral edo simetrikoa), puntu edo ardatz baten inguruan, oinplanoaren bistatik ikusita, eta…
Prozesamenduko unitate zentrala, prozesuko unitate zentrala edo prozesatzeko unitate zentrala, prozesagailu, prozesadore edo prozesatzailea ere deitua, konputagailu edo beste gailu informatikoetan (smartphone, tablet, ...) datuak irakurri eta agindu eta programa informatikoak interpretatu egiten duen atal fisikoa da, nolabait gailu informatikoaren burmuina dena. Konputagailu batean, periferikoak (disko gogorrak, ...) kontrolatzen dituzten prozesagailuak badaude, eta hortik dator zentral izendapena, konputagailuko prozesagailu nagusia dela adierazteko.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, central processing unit (CPU); gaztelaniaz, unidad central de proceso.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.