
Rubensen Caritas Romana.
Artean, caritas romana (literalki, "erromatar karitatea") maiz irudikatu den ikonografia piktorikoa da, antzinako kondaira batean oinarrituta, non emakume gazte bat agure bati bularra ematen dion. Kondairaren arabera, Cimo gosez hiltzera kondenatua zen gizona zen, eta egunero bere alaba Pero joaten zitzaion bisitan, ezkutuan hari bularra eman eta gosez hil ez zedin. Zaintzaileak konturatu eta pretore edo epaileari jakinarazita, gizona aske uztea erabakitzen dute alabaren errukia miretsita. Artearen historian, Berpizkundean hasi zen bereziki eszena margotzen eta Barrokoan zehar ugaritu zen. Eskulturan ere irudikatu den motiboa da.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Materializazioa (artea)Artean, materializazioa artistaren ideia edo kontzeptu bat artelan baten bitartez gauzatu eta errealitatea bihurtzea, ikuslearekiko komunikazioa sortu ahal izateko. Materializazioa da beraz artelanari zentzua ematen diona, artelanaren azken…
Luzemetraiak eta laburmetraiakZinemagintzan, luzemetraiak eta laburmetraiak filmak euren iraupenaren arabera sailkatzeko erabilzen den sailkapena da: luzemetraiak film luzeak dira, eta laburmetraiak film laburrak. Tartean, erdimetraiak ere bereizten dira batzuetan. Luzemetraiek…
DeikundeaDeikundea Ebanjelioetan eta Koranean kontatzen den pasarte bat da, non Gabriel aingeruak Mariari Jesus Nazaretekoaren ama izango dela jakinarazten dion, birjintasuna atxikiz eta Jainkoaren eraginez. Ohiko eszena piktorikoa…