Zuzendaritza estrategikoan, CAME analisia (Correct, Adapt, Maintain, Explode) AMIA analisitik eratortzen den analisi osagarria da, AMIA analisiko faktoreak (aukerak, mehatxuak, indarguneak eta ahuleziak) gurutzatuz, ardatz estrategikoak plantetazen dituena. Zehazkiago, honako hauek dira ardatz estrategiko horiek:
- aukera eta indarguneen kasuan, enpresak planteamendu erasotzailea garatu behar du, faktorea horiek ematen dizkioten abantailak aprobetxatuz;
- aukera eta ahulezien aldetik, enpresak berrorientazio-planteamenduak garatu behar ditu, ahuleziak gainditzen saiatuz;
- mehatxu eta indarguneen konbinazioan, enpresak bere kokapena babesten saiatu behar da, bere indarguneak baliatuz;
- mehatxuak eta ahuleziak lotuz, mehatxuei aurre egiten saiatu behar da, biziraungo badu.
Loturiko artikuluak
Ibilbide-analisiaIbilbide-analisia sistema bateko aldagai batzuen arteko zuzeneko eta zeharkako erlazioak deskribatu eta kuantifikatu egiten dituen metodologia estatistiko orokorra da, horretarako aldagai batetik bestera dauden erlazio-ibilbide konplexuak jarraituz eta…
Estrategia-zuzendaritza (zuzendaritza estrategikoa)Estrategia-zuzendaritza edo zuzendaritza estrategikoa korporazio, enpresa eta erakundeetan euren ingurunea aztertu, epe luzerako helburuak ezarri, eta helburu horiek lortze aldera estrategiak definitu eta plangintzak garatzen dituen goi mailako…
ZuzendaritzaZuzendaritza enpresa edo erakunde batean plangintza (ingurunearen azterketa, helburuen ezarpena eta haiek betetze aldera erabakiak hartzea), helburuak betetzeko behar diren baliabideak antolatu eta kudeatu, eta helburu eta programen…