Lanaren banaketa sexuala edo lanaren zatiketa sexuala, lanaren banaketa soziosexuala ere deitua, gizarteetan gizon eta emakumeei gaitasun, trebezia, ardura eta jarduera ezberdinak esleitzea da, sarri emakumeei etxearen eta…
Jatorrian, burokrazia (frantsesezko bureau, "lantokia", eta antzinako grezierazko κράτος, kratos, "agintea", hitzetatik) lana arau eta erregela jakinekin burutzen den lan- eta kudeaketa-sistema da, non langileen eginbeharrak guztiz definiturik dauden, eta koordinazio eta kontrol zorrotzak egiten diren. Burokrazia batean erakundearen helburuak nagusitzen dira, eta kideen interes pertsonalak eta pribatuak baztertu.
Max Weber (1864–1920) soziologoari zor zaio burokraziaren azterketa sakonena. Historiako eta mundu zabaleko sistema administratiboak aztertu ondoren, sistema horien ezaugarri nagusitzat agintea eta autoritatea hartu zituen, agintea besteak zerbait modu jakin batean eginarazteko ahalmena izanik, eta autoritatea aginte horren legitimazioa. Hiru motako autoritate bereizi zituen: tradizionala (tradizioan edo sakratuan oinarritua), karismatikoa (pertsonen lidergoan oinarritua) eta arrazional-legala (arauetan oinarritua). Autoritate arrazional-legalari dagokion antolakuntza-modua da, berarentzat, burokrazia. Zehatzago, honako hauek lirateke burokraziaren ezaugarriak: arauak eta erregelak bete beharra, komunikazio formal eta ofizialaren nagusitasuna, lanaren zatiketa, hierarkia, lan estandartuak, ahalmen teknikoen araberako promozioa, profesionalizazioa eta inpertsonaltasuna. Weber-entzat burokrazia gizarte kapitalistaren antolakuntza-modu behinena da, efizientzia handieneko sistema denez. Antolakuntza modu horren abantailak agerian utzi bazituen ere, horren kritika ere egin zuen burokraziak gizabanakoa burdinazko kaiola batean jartzen zuela gaitzetsiz.
Karl Marx-ek (1818-1883) ere aztertu zuen burokrazia, baina beretzat klase menderatzailearen agintea babestu eta sendotzeko sistema ustela besterik ez zen, funtzionarioek osatua. Egun, hizkuntza arruntean bederen, burokraziaren ideia negatibo hori, inefizientziarena, ezgaitasunarena eta zabarkeriarena, da nagusitu dena.1
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.