BPGaren deflaktorea (deflaktatzailea)


KategoriakEkonomia

Barne Produktu Gordinaren deflaktorea edo Barne Produktu Gordinaren deflaktatzailea herrialde bateko inflazioa igoera neurtzen duen adierazle ekonomiko bat da. Honela kalkulatzen t aldi bakoitzeko (ikus, gainera, kopuru nominalak eta kopuru errealak, eta deflaktazioa, prezio errealak nola kalkulatzen diren ikasteko):

    \[Def(t)=\cfrac{BPG prezio nominaletan}{BPG prezio errealetan}\]

Inflazioa edo prezio-aldaketa aldi batetik bestera honela kalkulatzen da:

    \[\Delta prezioak=\cfrac{Def(t)-Def(t-1)}{Def(t-1)}\]

Kontsumo-prezioen indizeak ez bezala, deflaktoreak herrialdean ekoizten diren produktu eta zerbitzuak barnehartzen ditu bere kalkuluan, eta ez erosketa-saski mugatu bat, produktu eta zerbitzu berriak ere barneratuz. Hala ere, eragozpen gisa, bere kalkulua konplexua da, BPG kalkulatu behar baita; hori dela eta, BPGaren deflaktorearen datuak hiru hilabetetan behin plazaratzen dira Espainian, KPI adierazlea hilabetero plazaratzen den bitartean, produktu eta zerbitzu murritzago batekin bada ere.

Deflaktorea Nazio Produktu Gordinarekin ere kalkula daiteke.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, deflactor del PIB.

268 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.