Boto zurtza haien ideia politikoak espektro politikoko inongo alderdi edo aukera politikotan ordezkaturik ikusten ez dituzten boto-emaileen multzoa da. Boto zurtza abstentziora eta gertuen dagoen aukera politikora joatea…
Emango den botoari buruzko inkestetan, boto isila, boto ezkutua edo ezkutuko botoa gezurrezko erantzuna ematearen zein galderari erantzun nahi ez izatearen fenomenoa da. Orokorrean, botoa sekretuan atxiki nahi izatea edota eman beharreko botoa komunitatean ongi ikusia ez izatearen eta egiazko erantzuna ingurukoen artean zabalduz gero sor daitekeen gaitzespena izan daiteke boto ezkutuaren arrazoia. Horren ondorioz, boto emaile horiek botoa eman behar duten alderdien sostengua gutxietsi egiten da inkestetan. Boto ezkutua inkesta guztietan gertatzen bada ere, nabarmenagoa da hauteslekuan bertan egindako inkestetan.
Espainian, bereziki Alderdi Popularreko boto emaileen artean gertatzen da, baina batzuetan PSOE alderdiko jarraitzaileekin ere gertatu izan da, Andaluzian hain zuzen, alderdi hori ustelkeria kasuetan nahastuta zegoela zabaldu zenean.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.