Botere judiziala


KategoriakPolitika

Estatuaren egituraketan, botere judiziala auziak eta ustezko lege urraketak justiziaz, legeek ezartzen dutenaren arabera, ebazten dituen botere edo estatu-erakundeen multzoa, epaile eta magistratuek osatzen dutena, epaitegi eta auzitegietan bilduta. Estatu modernoen botere banaketan, botere judiziala erabateko independentziaz jokatu behar du botere legegilearekiko eta botere exekutiboarekiko, legeak denontzat berdinak direla ziurtatu eta justizia azkenean herritik datorrela bermatzeko, hiritarrak baitira azkenean legearen sorburu, hauteskundeetan aukeraturiko ordezkari politikoen bitartez.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, judiciary; gaztelaniaz, poder judicial.

168 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.