Botere-harremana botereak subjektuen arteko harreman edo erlazio gisa nabarmentzen duen esamoldea da. Ikuspuntu horretatik, beraz, boterea subjektuen artean garatzen da, beste subjektu batek bilatzen duen jokabidea edo pentsamendua…
Soft power edo botere biguna politika herrialde batek politika eta ekonomia arloetan besteentzako erreferentzia izateagatik edota kultura mailan ospea izaetagatik duen eragin edo proiekzio apartekoa da. Terminoa hard power edo botere gogorraren kontrakarrean definitzen da, herrialdeek boterea lehia moduan ulertu eta hura bereganatzeko gerra eta bestelako gatazka eta talketan garaitzea bilatzen dutenean. Ez da pentsatu behar ordea, botere biguna dominazio tresna ez denik, batzuetan nahita bilatu eta garatutako fenomenoa izanik, sedukzio tresnak erabiliz eta nazioartean estatuen arteko sareak osatuz, azkenean erabateko mendekotasun ideologikoa ekar dezakeelako, botere biguna duen herrialdea eredutzat hartuz. Terminoa Joseph Nye politologoak plazaratu zuen 1990 urtean eta "seduzitzeko eta erakartzeko abilezia" gisa definitu zuen.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.