Bonapartismoa


KategoriakPolitika

Bonapartismoa Napoleon Bonapartek Frantzian eta mendeko lurraldeetan ezarritako erregimen politikoa izan zen, Napoleon III.ak 1852tik 1870era bitartean ere indarrean izan zena. Erregimen politiko mota horren ezaugarri nagusiak populismoa, diktadura lider karismatiko baten gidaritzapean, estatuaren zentralizazioa, patriotismoa, armadaren sostengua eta kontrol politikoa eta kontserbadurismoa dira. Egun, XIX. mendeko azterketa politikoa egiteko soilik erabiltzen den terminoa da, eta ezaugarri horiek dituzten egungo erregimenetarako diktadura eta zesarismo terminoak hobesten dira; hala eta guztiz ere, faxismoarekin, bismarckismoaren eta Hego Ameriketako diktadura batzuekin ere parekatu izan da.


Artikulu hau honela aipatu: Sarasola, Josemari, "Bonapartismoa"; Gizapedian, 23 iraila, 2017, /bonapartismoa/.
190 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.