Erliebea lur azalaren forma da, itsas mailaren gainetik zein azpitik, mendiak, arroak, lautadak eta bestelako erliebe-elementuak edo formak biltzen dituena. Geomorfologia da erliebea ikertzen duen geologiaren adarra. Erliebea…

Amazonas ibaiaren bokalea, Ozeano Atlantikoaren mendebaldeko itsasertzean.
Bokalea edo ibai-ahoa ibai bat bere urak itsasora, laku edo urtegi batera isurtzean osatzen den forma geografikoa da. Ura isurtzeko modua inguruko erliebearen, itsasertzeko sakonera, korronte eta mareen eta ibaiaren korrontearen araberakoak dira, eta orokorrean tipologia honen arabera sailkatzen da: estuarioa, itsasadarra eta delta. Ikuspuntu biologiko batetik, bokaleetan ezaugarri fisiko eta kimiko desberdinetako urak nahasten dira, eta hori dela bioaniztasun handiko eremuak izaten dira (ikus, hezegunea).
Beste hizkuntzetan: ingelesez, mouth; gaztelaniaz, desembocadura.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.