Zazpigarren artea zinemari ematen zaion metonimiazko izendapena da, arte tradizionalen zerrendatik haratago lehena. Riccioto Canudo zinema kritikoa (1879-1923) izan zen 1911 urtean esamoldea baliatu zuen lehena, Zazpi Arteen…
Egun, gaztelerazko bodegón hitza natura hila adierazten badu ere, XVI-XVIII. mende bitartean bodegoiak natura hilaren azpigenero bat osatu zuen Espainian, bilakaera bereziarekin. Garai haien hasieran, bodegoiak janaria (fruituak, ehizakiak, ...), edaria (ardoa, hortik bodegón izena) eta ontziteria (platerak, pitxerrak, ...) irudikatzen zituzten izadi hilak ziren, maiz argi-ilunak nabarmenduz; geroago, bodegoietan pertsonaia biziak sartzen joan ziren, sukalde giroko eszenak osatuz. XIX. mendetik aurrera, azpigeneroak indarra galdu eta izadi hileko ohiko eszenetara itzuli zen. Bodegoiaren artista nabarmenak izan ziren Francisco Pacheco, Antonio Palomino, Zurbarán eta Velázquez, azken hu bere lehen garaian.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.