Esperimentuen diseinuan, aleatorizazioa, zorizkotzea, zorizkoketa, ausazkotzea eta ausazkoketa unitate esperimentalei tratamendua eta kontrola zoriz esleitzea da, ezkutuko aldagaien eragina deusezte aldera. Adibidez, ikasle batzuen artean errefortzu-orduek izan dezaketen eragina aztertzeko, errefortzua jasoko duten eta jasoko ez duten ikasleak (talde esperimentala eta kontrol-taldea, hurrenik hurren) zoriz aukeratu behar dira dira; ikasgela bateko ikasleei errefortzua ematea eta beste ikasgela batekoei ez, irtenbide desegokia litzateke, ikasgelaren efektuak aldakortasun sistematiko eta ez planifikatua eragingo lukeelako, ikasleak zoriz banatzean bi taldeetan ikasgelaren efektua ezabatuko genuke eta berezko aldakortasuna soilik geratuko litzateke.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, random assignment, randomization; gaztelaniaz, aleatorización.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Mikrodatuak eta makrodatuakMikrodatuak ikerketaren oinarrizko unitate edo banakoetatik jasotako datuak dira, zuzenean eta inongo agregazio edo prozesamendurik gabe eskuraturikoak. Makrodatuak, berriz, mikrodatuetatik agregazioz edo prozesamenduz eskuratzen diren informazio-unitateak dira. Adibidez, pertsona…
Homogeneotasuna eta heterogeneotasunaZerbait homogeneoa dela esaten da, hura osatzen duten elementuak edo osagaiak berdinak edo antzekoak direnean. Aldiz, zerbait heterogeneoa dela esaten da, elementu eta osagai aski ezberdinek osatzen dutenean.…
EstatistikaEstatistika fenomeno aldakorrei buruz jasotako datu-multzoak era egokian bildu, irudikatu, aztertu eta horiei buruzko konklusioak ateratzen dituzten metodoen multzoa da, bereziki fenomeno aldakor horietan izan daitezkeen erregulartasunak atzemate…