Blokeak (esperimentuen diseinua)


KategoriakEstatistika

Esperimentuen diseinuan, blokeak sortzea unitate esperimentalak biltzea da, unitate haiek beraien artean ahalik eta antzekoenak izan daitezen. Errore esperimentala murrizteko tresna bat da, dagokion bariantza-analisian efizientzia eta zehaztasun handiagoak dakartzana. Aleatorizazioarekin batera, esperimentuen diseinuak egiteko estrategia erabiliena da. Esperimentu bat garatzen dugunean, tratamendu baten eragina neurtu nahi da erantzun-aldagai batean; blokea sartzea erantzun-aldagaian eragina duen beste faktore bat sartzea da, errorea murriztearren.

Blokeak sortzeak ekar dezakeen onura erakusteko, eman dezagun adibide bat: A eta B landareen  produktibitatea alderatu nahi da (landare mota faktorea da, eta bi landareak tratamenduak), horretarako landare batzuk hartu eta esperimentatzeko eskura dugun soro-zatietan (unitate esperimentalak) banatzen dira. Esperimentuko emaitzetan sortzen den errorearen iturburuetako bat A eta B landareen banaketa aleatorioarekin zerikusia du, berezko aldakortasunarekin batera; banaketa aleatorio horren bitartez gerta liteke A landareak soroaren ipar aldean kokatzea non eguzkiak gutxiago jotzen duen; sor daitekeen efektu hori ezabatzeko soroa bi bloketan banatu (ipar eta hegoa) eta horietako bakoitzean A eta B landareak zoriz banatu daitezke, eta horrela mota bateko landare gehienak soro-zati batean kokatzeko arriskua ezabatu egiten dugu, soro zatiak (ipar/hego) duen eragina kuantifikatzeaz gainera, eta hori guztia lagin-tamaina handitu gabe. Hala, blokea ezaugarri berdinak dituzten unitate esperimentalen multzo bat da, non unitateak faktoreen arabera banatuko diren.

Ikus, gainera

294 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.