Biztanleria landuna (biztanleria okupatua)


KategoriakEkonomia

Biztanleria landuna edo biztanleria okupatua, landun kopurua edo landunen kopurua ere deitua, aztertzen ari den erreferentzia-aldian (urtea, hiruhilabetea, ...) herrialde edo eskualde batean lanean modu erregulatuan (ez informalki) dauden pertsonen kopurua da, soldatapekoak, bere kabuz (langile autonomoak alegia) edo enpresa familiar batean dihardutenak. Biztanleria okupatuan sartzen dira baita ere gaixo, oporretan edo aldi baterako denbora batez lanean ez dauden baina lanpostu batera itzultzekoak diren pertsonak. Gehienetan populazio osoaren portzentaje moduan adierazten da. Biztanleria okupatua gehi lan bila aktiboki ari diren pertsonen multzoa biztanleria aktiboa da.

Datu ekonomiko esanguratsua da jarduera ekonomikoaren mailaren adierazle gisa, lanaren produktibitatearekin batera aztertu behar bada ere; hau da, landun-kopuruak gora egiteak ez dakar automatikoki jarduera ekonomikoaren gehikuntza, aldi berean produktibitate-jaitsiera ere gertatu daitekeelako. Halaber, alderdi positibo gisa, landun-kopuruaren gehikuntzak gizarte segurantzarako kotizazioen gehikuntza ere ekartzen du normalean.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, población ocupada.

233 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.