Biztanleria (ekonomikoki) inaktiboa edo biztanleria ez-aktiboa lan-merkatuan ez dauden pertsonak dira, zehazki lan egin nahi ez izateagatik edo lan egin ezin izateagatik lanik egiten ez duten 16 urtetik…

Biztanleria aktiboa edo populazio aktiboa (biztanleria edo populazio ekonomikoki aktiboa ere deitua) legeztatutako lanpostu batean jarduten pertsonek (biztanleria okupatua) eta lan bila dabiltzan pertsonek osatzen duten biztanleria da, hau da, lan-merkatuan aktiboki diharduten pertsonen multzoa, lanean izan ala lan bila izan.
Biztanleria aktiboa langabezia-tasa kalkulatzeko erreferentzia gisa erabiltzen da, biztanleria aktiboko langabeak biztanleria aktiboarekin zatituz. Adibidez, 200.000 pertsonek osatzen duten biztanleria aktiboan, langabetuak 20.000 badira, langabezia-tasa 20.000/200.000=%10 dela esaten da.
Era berean, biztanleria aktiboa jarduera-tasa delakoa kalkulatzeko erabiltzen da, lan egiteko adinean dauden pertsona-kopuruarekin zatituz.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.