Bizkaiko Labe Garaiak (Altos Hornos de Vizcaya) 1902 urtean Altos Hornos de Bilbao, La Iberia eta La Vizcaya enpresen fusio edo bat egitearen ondorioz eta garai hartako teknologia berritzaileenarekin (ikus, gainera, labe garaiak) sorturiko enpresa siderurgiko handia izan zen, sorrera unean 5.000 langile bildu eta XX. mendeko hamarkada gehienetan zehar Espainiako enpresa eta lantegi handiena izan zena. Euskal Herriko eta Espainiako industrializazioaren oinarrietako bat dela esan daiteke, zalantzarik gabe. Barakaldon eta Sestaon kokatuta, bere jarduna XX. mendeko gertakariekin batera garatu da: Lehen Mundu Gerrak bultzada handia izan zen enpresarentzat, gerrak ekarri zuen altzairuen eskariaren ondorioz; Espainiako Gerra Zibilean indar errepublikazaleek lantegia suntsitzeko agindua jaso zuten, baina lantegia mendean zuen batailoiak ez zuen agindua bete eta azkenean lantegia indar frankisten eskuetan erori zen; langileen borroka ere haien eskubideen alde konstantea izan zen. 1996 urtean itxi zen lantegia, industria birmoldalketaren prozesuaren ondorioz.
Loturiko artikuluak
Industria-birmoldaketa (industria-berregituratzea)Industria-birmoldaketa edo errekonbertsio industriala, batzuetan industria berregituratzea edo industria-berregituraketa ere deitua, eskualde batean gertatzen den industria gainbeheraren ondorioz eta horri aurre egiteko, administrazio publikoetatik industria-sektore berriak sustatu eta…
Bessemer bihurgailuaBessemer bihurgailua Henry Bessemer metalurgiko britainiarrak 1855ean altzairua era masibo eta merkean ekoizteko gailu metalurgikoa da, kubeta edo ontzi motakoa, non hara metal urtua isuriz, labe garai batetik…
Labe garaiakLabe garaia burdin-minerala urtu eta burdinaren arrabio deitzen den aldaera ekoizteko erabiltzen den instalakuntza siderurgikoa da, dorre garai edo altu erako (hortik garai adjektiboa) labe gisa funtzionatzen duena.…