Bizitzaren sentimendu tragikoa Miguel de Unanumo filosofoak (1864-1936) Del sentimiento trágico de la vida lanean plazaratzen duen konklusioetako bat da. Haren arabera, gizakia animaliengandik hainbat ezaugarriengantik bereizten da, baina haietan nagusia kontzientzia dela esan daiteke. Kontzientzia horren ondorioz, gizakia zatiturik dago: alde batetik gizakia borondatea, sentimendua eta bizinahia da, irrazionala den guztia alegia; bestetik, gizakiak ezagutzarako dago egina da, arrazoia duen animalia bakarra da. Unamunoren arabera, kontzientziaren bi atal horiek, fedea eta arrazoia finean, aurkakoak dira guztiz, bizitza bi korronte horien arteko borroka da, eta horrek gizakiarengan etsipena, sentimendu tragiko bat alegia eragiten du. Adibidez, gizakiak bizi egin nahi du, hilezkorra nahi luke izan, baino arrazoiak esaten dio hil egingo dela egun batean. Sentimendu tragiko horri egiteko, Jainkoa sortzen du gizakiak, baino Jainkoa fikzio hutsa denez, ezin du ihes egin etsipen horretatik. Fedea eta arrazoia bateratzeko, Jainkoaren existentzia frogatzen saiatzen da, baina finean alperrik da, Jainkoa arrazoitik kanpo dagoelako. Dena den, finean Unamunok arrazionalismoa defendatuko du, sentimendu tragiko hori saihestezina den arren. Aldi berean, sentimendu horren ideia hori pertsona indibidualrengandik herrietara ere zabaltzen du, herriek ere sentimendu tragiko hori bizi dutela baieztatuz, eta haien izaera determinatuz.
Loturiko artikuluak
Elkarneurgaiztasuna eta elkarneurgarritasuna (filosofia)Filosofian, elkarneurgaiztasuna bi teoria alderatu eta kontrajartzeko ezintasuna adierazten duen ezaugarria da, teoria horiek kontzeptu ezberdinak erabiltzeagatik; hala gertatzen denean, teoriak elkarneurgaitzak direla esaten da. Aurkako kontzeptua elkarneurgarritasuna…
Filosofia espekulatiboaFilosofia espekulatiboa esperientziatik at eta modu teorikoan garatzen den filosofia egiteko modua da, arrazoian oinarritua, bereziki gauzen lehen printzipioetaz diharduena, eta beraz bereziki metafisikarekin eta teologiarekin bereziki lotua…
Bizitzaren kostuaEkonomian, bizitzaren kostua kontsumitzaile batek bere asebetetze maila atxikitzeko gastatu behar duen dirua da. Orokorrean, inflazioarekin batera gehitu eta Kontsumorako Prezioen Indizearen bitartez neurtzen da. Bizitzaren kostuaren inguruko…