Ondasun, azpiegitura edo aktibo baten balio-bizitza, bizitza baliagarria, bizitza erabilgarria edo bizitza teknikoa (bizialdi baliagarria edo erabilgarria ere deitua) aktibo hori kondizio egokietan edo ezarritako helburuak betetzeko moduan…
Bizitza-istorioak, bizi istorioak, bizitza historiak edo bizi historiak gizarte zientzietan, bereziki antropologian eta soziologian, erabiltzen ikerketa-metodo kualitatiboa da, non pertsona batek bere bizitza osoaren edo bizipen konkretu batzuen kontakizuna egiten dion ikertzaileari, guztiz modu irekian. Ikertzaileak bizitza-istorioak jaso, transkribatu eta haietatik sistema soziokulturalari buruzko aztarnak hautematen saiatzen da. 1918 urtean erabili ziren lehen aldiz, Thomas eta Znaniecki-ren The Polish Peasant lanean, non Poloniako nekazarien bizitzak jaso ziren, euren herrietatik Estatu Batuetako hirietara egin zuten migrazioan. Gerora, soziologiak bereganatu duen metodologia ere izan da, hasiera batean Chicagoko Eskolaren eskutik.
Bizitza-istorioak erabiltzean inplizituki onartzen den printzipioak baieztatzen du norberaren bizitzaren mikrokosmosaren eskala txikian gizarteko eta kulturako egiturek aztarna zabal eta sakona uzten dutela. Bizitza-istorioen esperientzia subjektiboak ikertuz beraz, gizartearen objektibazioa eskuratuko litzateke, "kontzientziaren subjektibitate adierazkorra egitura objektibitate eraikia lotuz" (Niethammer, 1989).
Metodologia malgua da guztiz, eta beraz istorioen tipologia batzuk eratu dira. Adibidez, bizitza-istorio osoak (bizitza osoaren kontakizuna egiten dutenak) nahiz tematikoak (gai jakin bati buruzkoak) bereiz dira; ildo horretatik ingelesez life histories eta life stories terminoak asmatu dira. Nolanahi ere, tipologia askoz ere zabalagoa da, ikertzaileak pertsonalki istorioak jaso eta garatzeko duen moduagatik nahiz istorioen izaera pertsonalagatik.
Metodoaren abantaila nagusia bere sakontasunean datza, ikertzaileak aurrez hauteman ez dituen aspektuak atzeman ditzake istorioan. Istorioen azterketa sakonak laginaren tamaina mugatzen du derrigorrez, eta horrek ikerketaren esanguratasuna eta baliozkotasuna kolokan jartzen ditu. Balidazioa ere aipatu da istorioen metodologiaren oztopo gisa.
Ikus, gainera
Beste hizkuntzetan: ingelesez, life stories; gaztelaniaz, historias de vida.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.