Banaketa-kanal batean, bitartekariak enpresakoak ez diren baino enpresako produktuak saltzen dituzten eragileak dira, produktua bezeroari helarazten diotenak. Banaketa-kanal batek bitartekari maila asko baditu, kanal luzea dela esaten da;…
Agian, bitartekariak marketinean bilatzen ari zinen.
Bitartekaritza edo bitartekotza gatazkak eta desadostasunak konpontzeko prozesua da, non gatazkan ari diren pertsonak edo erakundeek borondatez aukeratzen duten hirugarren eragile inpartzial bat, bitartekari izenekoa, gatazkan ari direnen artean adostasun batera heltzen laguntzen saiatuko dena. Ohikoa da familietan, bikote bat banandu behar denean, seme alaben erregimena eztabaidatu edo ondasunak nola banatu behar diren erabakitzeko; enpresen artean, desadostasun ekonomikoak ebazteko, eta baita ere nazioartean, herrialdeen arteko gatazka ekonomiko, politiko eta diplomatikoak konpontzeko.
Auzitara eta indarrezko soluzioetara ez heltzea da helburua, soluzio adostu eta hitzartu batera heltzea. Lankidetzazko prozesua da, kooperatiboa, non bi aldeek irabazi egiten duten, galtzaile-irabazle aurkarien dinamika gainditzeko. Motibazioa, konpromisoa eta komunikazioa funtsezko baldintzak dira bitartekaritza prozesua arrakastatsua izan dadin.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, mediation; gaztelaniaz, mediación.
Erreferentziak
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.