Birgizarteratzea gizartean harremanak garatzeko askatasuna eta ahalmena galdu dituzten personak berriz ere gizartean txertatzeko proposatu eta garatzen diten erabaki eta neurrien multzoa. Bereziki, kartzelan preso egon diren edo buruko arazoak edo bestelakoak izateagatik gizartean bazterturik izan diren pertsonei begira garatzen da. Horretarako, terapia okupazionala, gizarte trebetasunak eskuratzean eta aisialdian laguntzea funtsezko tresnak dira.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Terapia kognitibo-konduktualakTerapia kognitibo-konduktualak arazo psikologikoak ikaskuntzaren eta norberaren ezagutzaren bitartez eta modu kontzientean gainditzen laguntzen duen ikuspuntu terapeutikoa da. Ikuspuntu kognitibo-konduktuala emozioak eta jokabideak kognizio edo ezagutzaren bitartez kontrolatu…
Terapia okupazionalaTerapia okupazionala okupazio, zeregin edo jardueretan oinarritutako teknika eta praktika multzoa da, pertsonak zaindu, garatu, haien autonomia eta independentzia bideratu eta birgizarteratu egiten dituena, praktika haien bitartez pertsonaren…
BirsozializazioaBirsozializazioa gizabanakoak gizartean garatzen dituen jokabideak baztertu, bereziki desegokiak direnean, eta jokabide berriak bereganatzeko prozesua da. Bereziki preso daudenei buruz erabiltzen den kontzeptua da. Ikus, gainera Birgizarteratzea