Hizkuntzalaritzan, birformulazioa diskurtsoa batean aurretik adierazitako mezu bat azaldu, zabaldu, laburtu edo zuzentzeko operazioa da, bigarren formulazio edo formulazio berri bat sortuz. Birformulazioan, beraz, bi diskurtso zati bereizten dira, segmentu birformulatua, aurretik adierazi eta berriz ere formulatu den diskurtso zatia, eta segmentu birformulatzailea, berreratu den zatia. Bi segmentuak lotzeko, diskurtso markatzaileak erabiltzen dira, birformulatzaileak alegia.
Adibideak (birformulatzaileak beltzean)
- birformulazio azaltzailea: Industrian bero jario handia alferrik galtzen ari da; energia, alegia.
- birformulazio zehaztailea: Ondarea zaindu, gorde eta mantentzen dute Poitiers hiriak eta inguruko herriek, eta horixe dute, hain zuzen, bereizgarri.
- birformulazio laburtzailea: 40 urte eta 15.000 zinta inguru beteak ditu Zakilixutek, Antton Olariagaren eskutik.«Bi egun eskaseko bizitza», azken batean, irakurleak zinta bakoitzari hamabi segundo eskaintzen dizkiola kontuan hartuta, Olariagaren esanetan.
- birformulazio urruntzailea: Hatz marka euskaraz egitasmoari esker, astebetean %13,69tik %27,37ra ugaritu dira telefonoa euskaratua duten erabiltzaileak. Dena den, «oso ehuneko minoritarioak» direla azaldu dute.
- birformulazio zuzentzailea: Mario Azurzari Aitor Francesena «Galloz» hitz egiten entzuten diogunean, eta alderantziz, lau eskurekin idatzitako historia bat ari gara entzuten. Edo, hobeto esanda, «bi oholekin» idatzitakoa.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, reformulación.
Loturiko artikuluak
Kontrakzioak (hizkuntzalaritza)Hizkuntzalaritzan, kontrakzioa edo laburketa ondoz ondoko fonema, silaba edo hitzen laburbiltzea da, horien bitartekoak ezabatuz, hizkeran nahiz idazkeran. Euskaraz oso ohikoak dira, adibidez, hala ere --> halere, ez…
Puntu eta bereizPuntu eta bereiz edo puntua eta beste aldera pasarte baten amaieran idatzi beharreko puntuazio-marka, hurrengo lerrora pasa eta pasarte berri bati hasiera emateko. Ohikoa da, aldi berean, puntu…
Intonazio edo doinua (hizkuntzalaritza)Hizkuntzalaritzan, doinua edo intonazioa, intonazio prosodikoa ere deitua, hizkeran fonemak eta horien segida osatzeko une jakin batean darabilgun modua da, bereziki tonuaren eta silaba eta hitzen arteko etenaldien…