Biraketa antropologikoa Antzinako Greziako filosofian K.a. V. mendean izandako paradigma aldaketa izan zen, filosofo presokratikoek physis edo naturaren inguruan landutako gaiak baztertu eta gizakia bilakatu zenean hausnarketa filosofikoaren aztergai, bereziki etika, politika eta epistemologiari buruz. Sokrates hartzen da biraketa antropologikoa zabaldu zuen filosofo nagusitzat, Platonengan eta ondorengo filosofian izan zuen eraginagatik. Protagoras sofistaren Homo mensura edo Homo omnium rerum mensura est (Gizakia gauza guztien neurria da) leloa ere garai berri horren adierazgarria da. Delfosko Apoloren tenpluan idatzirik zegoen Ezagut ezazu zeure burua leloa ere aipatu ohi da ikuspuntu filosofikoaren aldaketaren erakusgarri moduan.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, giro antropológico.
Erreferentziak
Loturiko artikuluak
Elkarneurgaiztasuna eta elkarneurgarritasuna (filosofia)Filosofian, elkarneurgaiztasuna bi teoria alderatu eta kontrajartzeko ezintasuna adierazten duen ezaugarria da, teoria horiek kontzeptu ezberdinak erabiltzeagatik; hala gertatzen denean, teoriak elkarneurgaitzak direla esaten da. Aurkako kontzeptua elkarneurgarritasuna…
Filosofia analitikoaFilosofia analitikoa XX. mendearen hasieran garatu zen eskola filosofiko zabala da, helburu nagusitzat hizkuntza errealitatea ezagutzeko tresna gisa aztertzea duena. Joera horren ordezkari nagusiak izan ziren George Edward…
Biraketa linguistikoaBiraketa linguistikoa edo biratze linguistikoa XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen hasieran hausnarketa filosofikoan izandako ikuspuntuaren aldaketa izan zen, Descartes-en cogito ergo sum-etik nagusitu zen kontzientziaren ikuspuntua baztertuz…