Biozentrismoa izaki bizidun guztiekiko begirunearen beharra baietzatzen duen jarrera etiko eta morala da, gizakia beste izaki guztien gainetik jarri behar dela aldezten duen antropozentrismoaren aurkakoa. Bi aldaera bereizten dira biozentrismoan: biozentrismo gogorrak izaki bizidun guztiak maila berean jartzen ditu, biozentrismo bigunak izaki bizidunak modulatu edo mailakatu egiten dituen bitartean. Ekozentrismoarekin loturiko kontzeptua da, baina ekozentrismoan zaindu beharreko entitate morala natura den bitartean, bere osotasunean, biozentrismoan izaki oro, bere banakotasunean, da errespetatu beharrekoa. Bi ikuspegien ondorio etikoak berdintsuak direla dirudien arren, badira talak puntu nabarmenak bien artean: ekozentrismoan izaki bizidunak beraien artean trukagarriak direla ondoriozta daiteke (eta beraz, akabatu egin daiteke bat, beste bat babesteko), biozentrismoan ondorio hori guztiz baztertzen den bitartean.
Loturiko artikuluak
Potentzia (filosofia)Filosofian, zerbaiten potentzia beste zerbaitera heltzeko edota beste zerbait eragiteko duen berezko ahalmena da. Aristotelesi zor zaio potentzia (δυναμις) kontzeptuaren lehen formulazioa, gauzetan aktu eta potentzia bereiztean. Leibniz-ek aldatzeko…
Filosofia espekulatiboaFilosofia espekulatiboa esperientziatik at eta modu teorikoan garatzen den filosofia egiteko modua da, arrazoian oinarritua, bereziki gauzen lehen printzipioetaz diharduena, eta beraz bereziki metafisikarekin eta teologiarekin bereziki lotua…
Antropozentrismoa Antropozentrismoa gizakia munduko elementu zentrala baieztatu eta oinarritzat hartzen duen ikuspuntu filosofikoa da, zeinaren arabera gizakia munduaren izaki nagusia den eta gizateriaren helburuak, asmoak, idealak eta interesak…