Hemen, PDF formatoan, monopolioari buruzko ariketak dituzu. Ikus, gainera Prezio-diskriminazioa Gizarte kostua (monopolioa)
Biolentziaren monopolioak edo indarkeriaren monopolioak adierazten du estatuak ez beste inork ez duela biolentzia erabiltzeko legitimitaterik. Estatu modernoen printzipio politiko eta juridikoa da, estatuari legeak hertsapenez eta indarrez betearaziz ordena soziala mantentzea lortzen duena. Biolentziaren monopolioa izateak ez du esan nahi estatuak nahi duen moduan balia dezakeenik; izan ere, biolentziaren monopolioa legalitate-printzipioan oinarritzen da eta beraz biolentziaren erabileraren mugak eta prozedurak guztiz zehaztuta geratzen dira. Max Weber soziologoak bereziki aztertutako kontzeptua izan zen, garbi utziz biolentziaren monopolioa ezin dela estatu modernoetan besterik gabe inposatu, eta legitimazio prozesu baten ondorioz sartu behar dela indarrean.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.