Zuzenbidean, ekintza juridiko bat atzeraeraginezkoa dela esaten da iraganean efektuak sorrarazten dituenean. Adibidez, autobusean txartelik gabe bidaiatzeari zigorra kentzen dion legea atzeraeraginezkoa da, iraganean txartelik gabe joan eta…

Zuzenbide prozesalean, legitimazioa pertsona batek epaitegietako instantzia batean prozesu judizial bat abiarazi eta horretan parte hartzeko gaitasuna da. Notaritza arloan, berriz, legitimazioak notarioak sinadura bat edo dokumentu baten edukia ziurtatzeko ekintza da.
Orokorrean, legitimazioa erabaki bat hartu eta hura aurrera eramateko gaitasuna eta eskubidea ere bada, eta hedaduraz erabaki eta ekintza horren zilegitasuna (ikus, adiera horretarako, legitimitatea).
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.