Hezkuntza mistoa, eskola mistoa edo eskolatze mistoa neskak eta mutilak batera, eskola eta gela berdinetan, eta curriculum berdinekin hezten dituen hezkuntza-mota da. Egun herrialde modernoetako hezkuntza eredu nagusia izan…
Bimodalitatea hezkuntza modu presentzialean eta online edo sarean bateratzea da. Bateratze hori hainbat eratara burutu daiteke; adibidez, ikastaro bat bimodala dela esaten da, ikasleek modu presentzialean edo online egitea aukeratu dezaketenean, bi modalitateak, online eta presentziala, gurutzatu gabe. Hala ere, zentzu hertsian, bimodalitatea ikasle batek bere ikaskuntza presentzialki nahiz online konbinatzea da: koninatze hori ez da batuketa huts bat, ikaskuntza prozesua egokia izan dadin bi modalitateak behar bezala lotu eta uztartu behar direlako, bietan hizkuntzak eta ikaskuntza-moduak desberdinak direlako. Helburua beraz, sinergia bat lortzea da, batuketa hutsa baino emaitza hobeagoa izate aldera.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, bimodality; gaztelaniaz, bimodalidad.
Erreferentzia
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.