Lan harremana langilearen eta enpresariaren artean gertatzen dena da, non langileak lanpostu bat bete eta enpresariarentzat lan bat egitera konprometitzen den denboran zehar soldata baten trukean. Lan harremanak…

Bikote harremana abiapuntutzat bi pertsonen arteko harreman erromantiko edo sexuala duen gizarte bi personen arteko harreman gutxi gorabehera egonkorra da, maiz bi pertsona horiek ezkondu, familia osatu edo besterik elkarrekin bizitzera ere bultzatzen dituena. Orokorrean, elkarrekiko adostasunez eta askatasunez garatzen den harremana den arren, batzuetan mendekotasunezko harremana ere izan edo bilaka daiteke, beste bikotekidearen aldetik edo gizarte baldintzak inposaturik. Hain zuzen ere, bikote harreman garatzea azaletik prozesu aske, natural eta gogobetegarria den arren, gizarteak inposatzen dituen rol eta igurikapenen mendean dagoen harremana da, azkenean bikote harremana aterabiderik gabeko kartzela bat, metaforikoki bada ere, bilakatzen dutenak.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, couples's relationship; gaztelaniaz, relación de pareja.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.