Bikameralismoa, bikameralitatea edo ganbera-bitasuna botere legegilea bi ganbera, kamara edo batzarren artean (Senatua edo goi ganbera, alde batetik; eta Kongresua edo Asanblea Nazionala, behe ganbera ere deitua) banatzen duen sistema politikoa da. Tradizionalki, goi ganberan estamentu pribilegiatuak ordezkatzen zituen ganbera zen arren, egun nazioko entitate federatuak edo erregioak ordezkatzen ditu orokorrean (probintziak eta autonomia erkidegoak Espainiako Senatuan, kantoiak Suitzan, ...), behe ganberak herritarrak ordezkatzen dituelarik; hain zuzen ere, bikameralismoa bereziki estatu federalen sistema politiko nagusia da.
Funtzionamenduari dagokionez, bikameralismoan, lege berriak plazaratu eta indarrean jartzeko bi ganberen adostasuna edo gehiengoa behar da. Modu horretan, botereen arteko oreka bilatzen da, arestian esan bezala herritarren zuzeneko ordekaritzaren eta lurraldeko ordezkarien artean, legegintza helduago eta hausnartuagoa, eta beraz legimitatea handiagokoa lortze aldera.
Historian, Inglaterran aurkitzen lehenengo sistema kamerala, non Komunen Ganbera eta Lorden Ganbera bereizten ziren, Lorden Ganberan kleroa eta noblezia biltzen zirelarik. Bikameralismo modernoa Ameriketako Estatu Batuen sorrerarekin batera sortu zen, eta hortik munduko herrialde demokratiko gehienetara zabaldu da. Dena den, bikameralismoa bereziki federalismoan oinarritutako estatuetan garatu da.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, bicameralism; gaztelaniaz, bicameralismo.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Botere-banaketaBotere-banaketaren edo botereen banaketaren ideia eta printzipio politikoaren arabera, estatuko erakunde nagusiek banaturik eta modu independentean jardun behar dute, legalitate-printzipioari jarraiki betiere. Banaturik, bakoitza bere aldetik besteari eragin…
Botere exekutibo edo betearazleaBotere exekutiboa edo botere betearazlea botere banaketak ezartzen dituen hiru botereetako bat da, botere legegilearekin eta judizialarekin batera. Botere exekutiboaren zereginak botere legegiletik ezarritakoa bete eta aplikatzea da,…
Gorte NagusiakEz nahastu erregeen gortearen kontzeptu historikoarekin. Espainiako sistema politikoan, Espainiako Gorte Nagusiak, besterik gabe Espainiako Gorteak ere deituak, botere legegilea atxikitzen duen erakunde politikoa da, Kongresuak eta Senatuak batera…