Bidezko merkataritza bereziki herrialde azpigaratuetan baztertutako eta esplotatutako ekoizleekin harreman sozial eta ekonomiko bidezkoak eta jasangarriak garatzea helburu duen merkataritza da, aldi berean ekoizle eta ekoizle horiek txertatuta dauden gizarteekiko kontzientziazioa eta elkartasuna garatzea helburu duena, multinazionalek eta merkatu globalizatuek euren produktuak merkaturatzeko inposatzen dizkieten baldintza gogorren aurka. Hartara, bidezko merkataritzak hiru dimentsio biltzen ditu:
- merkataritza-dimentsioa da, ekoizle horien finantza-egoera hobetuz, aurrerago garapen autonomoa lor dezaten, maila ekonomikoan nahiz teknikoan;
- hezkuntza-dimentsioa, herrialde garatuetako herritarren sentsibilizatuz;
- dimentsio politikoa, esplotazioa eta azpigarapena dakartzaten nazioarteko merkataritzako arauak aldatuz.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, fair trade; gaztelaniaz, comercio justo; frantsesez, commerce équitable.
Loturiko artikuluak
-
Zirkuitu laburra edo kanal motza (merkataritza)Zirkuitu laburra produktu eta zerbitzuen ekoizleak kontsumitzaileengana hurbiltzen dituen banaketa sistema da, beraien artean ahalik eta bitartekari gutxien ezarriz, zentzu hertsian bat bakarra. Hurbiltasuna eta ekoizle eta kontsumitzaileen…
Merkataritza-efektuakMerkataritza-efektuak pertsona edo enpresa batek egindako salerosketa batengatik ordaindu behar duela azaldu eta ziurtatu egiten duen balore-tituluak dira, diruzko prestazio baten eskubidea adierazten dituztenak (eta beraz, kreditu-tituluak dira).…