Bidegabeko lehia edo lehia desleiala (konpetentzia edo konkurrentzia desleiala ere deitua) enpresek merkatuan zintzo eta garbi jokatzen ez dutenean, azpikeriaz alegia, gertatzen den egoera da, kontsumitzailearen jokabidea manipulatuz. Lehia desleialeko jokabideak dira, besteak beste, informazio nahasi eta engainagarria ematea, lehiakideen produktu eta zerbitzuen ospea zikintzea, kontsumitzaileak nahasteko lehiakideen eskaintzen dituzten produktu eta zerbitzuen oso antzekoak merkaturatzea, lehiakideen bezeroak lehiakideekin dituzten kontratu eta hitzarmenak kolokan jartzera bultzatzea eta kostutik beherako prezio harrapatzaileak jartzea, lehiakideak merkatutik kanporatzeko. Herrialde gehienetan, lehia desleialaren aurkako araudia dago, jokabide desleialak zigortuz, gehienetan isunen bitartez.
Loturiko artikuluak
Merkatu-segmentuak eta merkatu-segmentazioaMarketinean, segmentazioa merkatua zenbait segmentu edo atal homogeneotan zatitzea da, enpresak haietan merkaturatze-erabaki ezberdinak hartzeko asmoz, segmentu horietako helburuzko publikoei produktu, zerbitzu eta marketin-mix bereziak eskainiz, bezeroen beharrak hobeto…
Lehia perfektuaLehia perfektua (edo lehia perfektuko merkatua), konkurrentzia perfektua edo konkurrentzia osoa industria edo sektore batean, enpresa edo saltzaile asko (ikus, atomizazioa), erosle asko, erosketa eta salmenta kopuru txikiekin (eta…
Lehia monopolista (monopolio-konkurrentzia)Lehia monopolista edo monopolio-konkurrentzia enpresa askok produktu generiko berdina baina ezaugarri edo marka bereziekin saltzen dutenean sortzen den merkatu-egoera da. Enpresek merkatu-egoera horretara heltzeko baliatzen duten marketin-estrategiari segmentazio deritzo. Adibidez, zereal…