Bezero-kuota bezero jakin batek produktu batetik erosten duen guztitik enpresari erosten dion kopuruaren portzentajea da. Bezero-kuota zenbat eta handiagoak izan, bezeroaren fidelizazioa orduan eta handiagoa izango da. Ikus,…
Bezeroen fideltasuna enpresak bere bezero eta bezero izandakoekin epe luzerako harremanak atxikitzeko duen gaitasuna da, bereziki enpresaren produktu eta zerbitzuak behin eta berriz eskuratu eta lehiakideengana jo ez dezaten saiatuz. Bezeroen fideltasuna bezeroak enpresarekin izan duen esperientziaren emaitza da funtsean, baina enpresak hainbat ekimen gara ditzake fideltasun hori sustatzeko, fidelizazioaren bitartez.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, customer loyalty; gaztelaniaz, fidelidad del cliente, fidelidad del consumidor.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.