Tanteo-eskubidea ondasun edo eskubide bat besterentzean subjektu batek duen hura eskuratzeko lehentasunezko eskubidea da, besteren batek erosiko lukeen prezio berean.
Beto eskubidea erakunde batean edo horren organo kolegiatu batean erabaki kolektiboak hartzerakoan kide batek erabakiak atzera bota edo ezeztatzeko duen ahalmena da. Adibide gisa, Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluan bost kide iraunkorrek, Estatu Batuek, Frantziak, Erresuma Batuak, Errusiak eta Txinak beto eskubidea dute, edozein erabaki hartzerakoan.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, derecho a veto.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.