Anisokronia testu bateko denboraren aldaketa da, izan moteltze edo geldiadia (adibidez, une baten deskribapen luzeak eginez) izan azkardura (elipsi baten bitartez, esaterako). Isokronia berriz narrazioaren denboraren uniformetasuna, gorabehera…

Bertsifikazioa ideia edo diskurtso bat bertsotan jartzea da, poema bat osatuz. Zentzu hertsiagoan, poemaren egitura ere adierazten du bertsifikazioak, nola banatuta dagoen bertsoetan, ahapaldi mota, errima eta orokorrean elementu poetiko guztiak aztertzen dituena. Herri kultura tradizional askotan, Euskal Herrian kasu, bertsifikazioa ahozko literaturaren ohiko aldaera izan da, jai giroko performance moduan, norgehiagoka gisa, bertsolari izenekoen eskutik. Gai mamitsuei buruz hausnarketa eta eztabaida pizten duen bertsolariaren jardunean, bertsifikazioak adierazkortasuna gehitzen dio diskurtsoari, kulturan txertatzen lagunduz horrela.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.