Berreskuratze-epea


KategoriakEnpresa

Berreskuratze-epea edo payback-a inbertsio bat egiteagatik enpresa batek ordaindu behar izan duen zenbatekoa berreskuratzeko ustez beharko duen denbora da, inbertsioak emango dituen kutxa-fluxu edo diru-sarreren bitartez. Berreskuratze-epearen ondoren, inbertsioaren sarrerak etekinak izango dira enpresarentzat. Inbertsioak baloratu eta aukeratzeko irizpide gisa erabiltzen da; hain zuzen, berreskuratze-epea orduan eta laburragoa, inbertsioaren zenbatekoa orduan eta azkarrago berreskuratu eta orduan eta lehenago hasiko da etekinak eskuratzen.

Inoiz berreskuratzen ez diren inbertsioak guztiz baztertu behar dira, noski. Beste alde batetik, inbertsio batzuk alderatu behar direnean, zenbat eta payback txikiagoa, orduan eta inbertsio hobea izango da.

Inbertsioak balioesteko metodo honen abantaila erraztasuna da, baina oztopo nabarmenak ditu inbertsioen hautapenerako beste metodoen aldean (balio eguneratu garbiaren eta barne errendimendu tasaren aldean):

  • inbertsioaren kutxa-fluxuak baloratzean, ez dira kontuan hartzen zein unetan sortzen diren, hots metodo estatikoa da, eta beraz ez du kontuan hartzen interesa edo diruak denboran zehar duen balioa);
  • urte desberdinetako kutxa fluxuak homogenoeak balira bezala gehitzen ditu, eta beraz ez du kontuan hartzen inflazioak duen eragina;
  • payback unearen ondorengo kaxa-fluxuak ez dira kontuan hartzen, zeinak garrantzitsuak diren inbertsioaren errentagarritasuna balioesteko.
264 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.